
Krion Azalera solidoa – Solid Surface – Grupo Porcelanosak sortutako material berritzailea da. Dituen ezaugarri bereziei esker, beste material mota batzuekin egin ezin diren piezak sor ditzakegu, behar, forma, dimentsio eta estetika ezberdinetara egokituz, eta proiektuari estilo propioa emanez.
Aseptikoa da
Krionak ez du pororik eta garbitzeko erraza denez, gainazalean bakterioak pilatzea saihesten du. Horregatik da erabilia sukaldeetan eta medikuntzan (kirofanoak adib.).
Termomoldeagarria da
Krion-a material malgua da, eta bihurguneak eraikitzeko aukera ematen du. Zuraren antzera lantzen da, eta hainbat pieza moztu eta lotu daitezke, junturarik hauteman gabe.
Erresistentea da
Bere osaera harri natural baten antzekoa da, eta gogortasun horri esker kolpe eta konpresioen aurrean material oso erresistentea da, gainazalean hausturarik eragin gabe. Suarekiko ere oso erresistentea da.
Iraunkorra da
Muturreko giroak jasateko prestatuta dago, eta material erresistentea eta konpongarria denez, pieza bakoitzaren iraunkortasuna biderkatu egiten da.E
Jasangarria da
Birziklagarria da %100ean, birprozesatu egin daiteke; gainera, material fotokatalizatzailea da, bere gainazalaren masa etengabe dioxinak atxikitzeko gai baita.
Eraginkorra da
Krion materialak eraikinen eta espazioen eraginkortasun energetikoan eragiten du, eroankortasun termiko txikia duelako; isolamendu akustikoan ere laguntzen du.
Ederra da
Krion-a diseinu proiektu onenen ezaugarri bihurtu da, estilodun espazioak sortzeko ezinbesteko: ultra zuritasuna, islapen indize altua eta ukimenerako epela da.
Gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu web ofiziala.