Bikaintasuna da proiektu bakoitzerako gure aukera.

Proiektu bakoitza bakarra eta berezia izateak gidoiotik atera eta bide berriak bilatzea dakar, gure lanei nortasuna eta estilo propioa eman ahal izateko. Diseinuaren xehetasun guztiak zainduz egiten dugu, kalitate eta iraunkortasunari dagokionez materialik onenak aukeratuz, eta akaberan zehatzak izanik..

Horregatik esaten dugu batzuetan hurbilago gaudela ebanisteriatik zurgintzatik baino. 1985 urteaz geroztik dihardugu arozgintza eta zurgintza lanetan. Eta esperientzia horrek eman dizkigu hain gureak ditugun ezaugarriak: zehaztasuna eta bikaintasuna.

Proiektuak ikusi

Zerbitzuak

Diseinua, fabrikazioa eta muntaia

Zurgintzako edozein pieza fabrikatzeko ahalmena dugu, edozein dela dimentsioa edo mozketa. Baita arkitekto eta dekoratzaileen eskaera eta jarraibideekin ere.

Arotzeriako produktuak

Kanpoko eta barruko estaldurak, neurrira egindako altzariak, sukaldeak, ateak, zoruak (mazizoak, flotanteak, sintetikoak…), eskailerak eta barandak, mostradoreak, etab.

Ahokularitza teknikoa

Lan bakoitzerako materialik egokienak aukeratzeko aholkularitza eskaintzen dugu, baita muntatzeko eta dagokion lekuan jartzeko unean ere..

Mantenua

Konponketa- eta errepaso-zerbitzuak, eta bestelako tratamenduak aplikatzen ditugu, pieza bakoitza behar bezala mantentzen dela bermatzeko..

Lakatua, barnizatua

Zuraren lakatze-, bernizatze- edo bestelako tratamendu-prozesu propioa, hirugarren batengana joan beharrik gabe.